Errusiar gizarte berria: aldaketa politiko eta ekonomikoen ondorio sozialak Sobietar Batasunaren osteko Errusian
Abstract
Artikulu honen egilea aztertzen saiatzen da Sobietar Batasunaren erorketaren osteko Errusiako aldaketa politiko eta ekonomikoek sorrarazi zuten gizarte berria . Analisi hau egiteko Mendebaldeko historialarien ikuspuntua ahal den neurrian baztertzea proposatzen du. Horrela, Errusiako gizartearen barne-dinamikak errealitate berri bat bezala ulertu ahal izango dira eta ez soilik krisi sakonean sartuta dagoen herrialde baten ondorio bezala.