Submissions

This journal is not accepting submissions at this time.

Submission Preparation Checklist

As part of the submission process, authors are required to check off their submission's compliance with all of the following items, and submissions may be returned to authors that do not adhere to these guidelines.

Author Guidelines

Kondaira aldizkariaren helburua historiari buruzko artikuluak argitaratzea da. Historiaren edozein arloren ingurukoak izan daitezke, gai eta enfoke askatasuna utziz. Erredakzio Kontseiluak eskubidea du jasotako artikuluak, kalitatearen arabera, onartzeko edo ezesteko, eta jasotako ordenaren arabera zein zenbakitan argitaratu erabakitzeko. Printzipioz artikuluak jaso eta onartu bezain laster sarean jarriko dira.

Argitaratu nahi diren lanak plataforman kudeatuko dira. Horretarako egilea erregistratu beharko da eta UEUko argitalpen zerbitzuarekin jarri kontaktuan.

Lanak Microsoft Word edo Openoffice programen formatuetan bidaliko dira eta bestela erabili den programaren ezaugarriak jakinaraziz. Testuan, egilearen izen-deiturak, helbidea eta telefonoa ezarriko dira leku agerian. Artikuluaren izenburuaren ondoren, egilearen izenarekin batera argitaratu nahi den aurkezpena ere zehaztuko da [X Unibertsitateko Ikerlaria, Irakaskuntza Ertainetako Irakaslea, Idazlea, Y Unibertsitatea, Z Unibertsitateko Historia Ikaslea, Historian Lizentziatua,...]. Bost-hamar lerroko laburpena ere igorriko da lanarekin batera, bai eta laburpenaren alboan ezarri nahi den irudia edo argazkia (ahal bada GIF edo JPEG formatoan).

Originalak euskara batuan idatzirik igorriko dira eta Euskaltzaindiak emandako arauetara moldatuta. Aldizkariko hizkuntz zuzentzaileak artikuluaren hizkuntz zuzentasuna ziurtatzeko beharrezko aldaketak egiteko eskubidea izango du.

Artikulu laburrak (laupabost orrialde), luzeak (berrogeita hamar orritik gora) zein erdibidekoak onartzen dira.

Ahal den neurrian testuak UEUren Argitalpengintza arau orokorretara egokitu beharko dira: Izenburua, egilearen izena eta aurkezpen laburra, letra xehe beltzez (ortografiak eskatzen dituen letra larriak salbu) idatziko dira. Orobat atalburuak, letra xehe beltzez jarriko dira, baina erdian lerrokatuta. Azpiatalen buruek ere letra xehe beltzez izango dute, baina ezkerrean lerrokatuta egongo dira eta aurrean zenbaki edota letraren bat jarrita. Azpiatalen barruko zatien buruak, zenbaki edota letrekin hauek ere, letra xehe etzanez idatziko dira. Zatiak bereziki ugari direnean zenbaki erromatar eta arabiarrekin eta letra larri eta xeheekin joka daiteke buruaren aurrean. Gainerakoetan ez da letrakera beltza erabiliko. Letrakera etzana (eta ez beltza edo larria) erabiliko da zerbait bereziki nabar-mendu nahi denean.

Artikuluak

Kondaira aldizkarian argitaratzen diren lanak zuzendaritza taldean dauden adituen gainbegira eta onarpena izan beharko dute. Ez dute pareen ebaluazio-itsua, hau da, artikulu eta lanen aukeraketa eta gainbegira egiten da baina ez zaie peer rewiew prozesua egingo.

Privacy Statement

The names and email addresses entered in this journal site will be used exclusively for the stated purposes of this journal and will not be made available for any other purpose or to any other party.