Elebidunen afasia simulatzeko eredu konputazionalaren oinarriak

Egileak

  • Ihintza Malharin Hirigoyen BCBL, Basque Center on Cognition, Brain and Language
  • James S. Magnuson BCBL, Basque Center on Cognition, Brain and Language

DOI:

https://doi.org/10.26876/ikergazte.vi.01.21

Gako-hitzak:

elebitasuna, afasia, eredu konputazionalak, afasia elebiduna

Laburpena

Garuna hauskorra da. Iktus edo garuneko erasanek desoreka iraunkorrak eragin ditzakete edozein maila kognitiboan, hizkuntzan esaterako. Bestalde, munduko biztanleriaren erdia baino gehiago elebiduna da. Hala ere, elebidunen hizkuntza-desorekak gutxitan aztertu dira, neurri batean paziente elebidunen ezaugarri kliniko eta linguistikoetan berezko den heterogeneotasunagatik. Eredu konputazionalak paziente elebidun simulatuen lagin homogeneoak sortzeko erabil daitezke, eta horrek hizkuntzaren prozesamendu osasuntsua zein kaltetua hobeto ulertzea ekar dezake. Ikerketa honetan, ingelesa prozesatzeko EARSHOT hizketa-ereduaren hedapena aurkezten da, euskara-gaztelania prozesatzeko eredu elebidun batera. Bestalde, afasia hizkuntza-desoreka simulatzeko ereduak duen kaltetze-metodoa ere deskribatuko da.

Downloads

Argitaratua

2025-05-30

Aipuak nola egin

Malharin Hirigoyen, I., & S. Magnuson, J. (2025). Elebidunen afasia simulatzeko eredu konputazionalaren oinarriak. IkerGazte. Nazioarteko Ikerketa Euskaraz, 1, 173–180. https://doi.org/10.26876/ikergazte.vi.01.21