Boladun torlojuen zinematikaren birdefinizioa
DOI:
https://doi.org/10.26876/ikergazte.vi.03.25Gako-hitzak:
Boladun torlojuak, Zinematika, Orbita-abiadura, Biraketa-abiaduraLaburpena
Bolen orbita-abiadura eta biraketa-abiadura funtsezko aldagai zinematikoak dira boladun torlojuen portaera dinamikoa aurreikusteko. Besteak beste, potentzia-galeren, bibrazioen analisiaren, bolen pasatze-maiztasunaren eta higadura-fenomenoen azterketan. Hala ere, literaturan aldagai horiek kalkulatzeko erabiltzen den formulazio teorikoak ez du helize-angeluak eragindako abiadura transbertsalaren efektua kontuan hartzen. Lan honetan formulazio berri bat aurkezten da, efektu hori erabat barneratzen duena, eta bi ikuspegi horien arteko alde esanguratsuak erakusten ditu, bereziki helize-angelu handietan. Horrez gain, metodologia esperimental berri bat aurkezten da orbita-abiadura neurtzeko, bolaren orbita-biraketaren eta torlojuaren desplazamendu angeluarraren arteko erlazioa kalkulatuz. Esperimentu bidez lortutako emaitzek bat-egite sendoa erakusten dute proposatutako formulazioaren aurreikuspenekin.
Lizentzia
Copyright (c) 2025 IkerGazte. Nazioarteko ikerketa euskaraz

This work is licensed under a Creative Commons Attribution-ShareAlike 4.0 International License.
