RFID teknologiaren eraginkortasuna ugaztun erdiurtarren jarraipenerako

Egileak

  • Jon Levy-Otheguy Euskal Herriko Unibertsitatea(UPV/EHU)
  • Jorge González-Esteban DESMA Estudios Ambientales, Ituren, Nafarroa
  • Lander Olasagasti Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
  • Miren Aldasoro Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
  • Nerea Vallejo Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
  • Frank D'Amico Paueko Matematika Aplikatuen Laboratorioa (LMAP – CNRS); Paueko eta Aturri Herrialdeetako Unibertsitatea (UPPA)
  • Joxerra Aihartza Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)

DOI:

https://doi.org/10.26876/ikergazte.vi.05.15

Gako-hitzak:

Kakatoki artifizialak, Detektagarritasuna, Erreka, Espezie iheskorrak, Telemetria

Laburpena

Mende honetan, RFID teknologiaren erabilera, irrati uhinen bitartez distantzian den objektu baten identikazioa eta jarraipena ahalbidetzen duen sistema, ohikoa bilakatu da erreketako ornodunen ekologia aztertzeko, batez ere arrainetan. Teknologia berri honek bere eraginkortasuna frogatu du haien ekologia espaziala eta habitataren hautespenak aztertzeko. Gure kasuan, bi antena mota erabili ditugu guk eraikitakoak, ur-satorra detektatzeko: hesi-antenak eta kakatoki-antenak. Hemen aurretik testatutako kakatoki artifizialen metolodologiari, RFID teknologia batu diogu, kakatokien erabilerari buruzko informazioa sakontzeko. Hesi-antenek detekzio maila oso altua dute baldin eta errekaren zabalera osoa estaltzen badute. Edozein dela emaria, ur-satorrak urte osoan zehar detektatzen ahal ditugu. Azkenik, bi detekzio metodologi horien bateratzeak, kakatoki-antenek eta kakatoki artifizialak, markatze jarrerari buruzko beharrezko informazioak eskuratzea bermatu digu, adibidez, negatibo faltsuen proportzioa azaleratuz. RFID teknologiaren erabilerak, berez detektatzen oso zaila den espezie mehatxatu honi buruzko ezagutzak areagotzeko aukera berriak sortzen ditu.

Downloads

Argitaratua

2025-05-30

Aipuak nola egin

Levy-Otheguy, J., González-Esteban, J., Olasagasti, L., Aldasoro, M., Vallejo, N., D’Amico, F., & Aihartza, J. (2025). RFID teknologiaren eraginkortasuna ugaztun erdiurtarren jarraipenerako. IkerGazte. Nazioarteko Ikerketa Euskaraz, 5, 125–132. https://doi.org/10.26876/ikergazte.vi.05.15