Nukleosidoen bidezko tratamenduak ondesteko minbizi zelulen egonkortasun genomikoa berreskuratzen du baina ez du migratzeko gaitasuna ekiditen
DOI:
https://doi.org/10.26876/ikergazte.vi.04.18Gako-hitzak:
E2F1/2, Ondesteko minbizia, Ezegonkortasun genomikoa, Migrazioa, NukleosidoakLaburpena
galtzeak hainbat hautespen abantaila ematen dizkie minbizi zelulei, tumoreen progresioa eta metastasia errazten dutenak. Lan honetan, E2F1 eta E2F2 transkripzio-faktoreen gabeziak, ondesteko minbizi zeluletan ezegonkortasun genomikoa eragiten duela erakutsi dugu. Gainera, E2F1/2ren gabeziak zelulen migratzeko gaitasuna emendatzen duela frogatu dugu. Gure ereduan bi fenotipo hauek mekanistikoki erlazionatuta zeuden aztertzeko, nukleosidoen bidezko tratamendua erabili genuen, ezegonkortasun genomikoa erreskatatu zuela frogatuz. Aldiz, ez zuen eraginik izan E2F1/2k erregulatutako migrazio gaitasunean. Beraz, E2F1/2ren galerak eragiten dituen ezegonkortasun genomikoa eta migratzeko gaitasuna modu independentean erregulatzen direla proposatzen dugu.
Lizentzia
Copyright (c) 2025 IkerGazte. Nazioarteko ikerketa euskaraz

This work is licensed under a Creative Commons Attribution-ShareAlike 4.0 International License.
