Suizidio-zantzuen bilaketa eta deskribapena sare sozialetako testuetan

Egileak

  • Xabier Irastortza Urbieta HiTZ Zentroa - Ixa, Euskal Herriko Unibertsitatea UPV/EHU
  • Maite Oronoz Anchordoqui HiTZ Zentroa - Ixa, Euskal Herriko Unibertsitatea UPV/EHU
  • Alicia Pérez Ramírez HiTZ Zentroa - Ixa, Euskal Herriko Unibertsitatea UPV/EHU

DOI:

https://doi.org/10.26876/ikergazte.vi.03.11

Gako-hitzak:

Suizidio-ideiagintza, Sare sozialak, Hizkuntzaren analisia, Hizkuntzaren prozesamendua

Laburpena

Sare sozialak norbere esperientziak adierazteko tresna garrantzitsu bihurtu dira. Esperientzia negatiboak kontatzeko ihesbide ere badira, baita ere gaitz mentalak dituzten pertsonentzat. Lan honek, hain zuzen, sare sozialetan suizidio-zantzuak erakusten dituzten pertsonak ditu jomuga, euren testuetan ezaugarri linguistiko bereizgarriak bilatzen aritu baikara, halako kasuen atzemate automatikoa errazte aldera. Hartarako, euren mezuak oinarritzat hartu eta sistema automatikoen bidez azterketa morfosintaktikoa eta sentimenduen analisia egin dugu. Lexikoa kuantitatiboki alderatu dugu ertz ugaritatik, tartean sistema adimendunak erabiliz. Suizidio-zantzuak adierazten dituzten pertsonek idazterakoan ezaugarri morfosintaktiko bereizgarriak dituztela berresteaz gain, erabiltzaile horiek sentimendu positibo zein negatiboak gai pertsonaletara bideratzeko joera nabarmena dutela ondorioztatu dugu.

Downloads

Argitaratua

2025-05-30

Aipuak nola egin

Irastortza Urbieta, X., Oronoz Anchordoqui, M., & Pérez Ramírez, A. (2025). Suizidio-zantzuen bilaketa eta deskribapena sare sozialetako testuetan. IkerGazte. Nazioarteko Ikerketa Euskaraz, 3, 93–100. https://doi.org/10.26876/ikergazte.vi.03.11