UBE3A ubikitina ligasaren funtzioa indargabetzen duten deubikitinasak identifikatzea eta inhibitzea Angelman sindromea tratatzeko estrategia terapeutiko gisa

Egileak

  • Erik Paco Barrio Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/ EHU)
  • Juanma Ramirez Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/ EHU)
  • Nerea Osinalde Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/ EHU)
  • Natalia Presa Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/ EHU)
  • Ainhoa Atxa Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/ EHU)
  • Ugo Mayor Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/ EHU)

DOI:

https://doi.org/10.26876/ikergazte.vi.04.19

Gako-hitzak:

Angelman Syndrome, ubiquitination, deubiquitinases, inhibition

Laburpena

Angelman Sindromea (AS) gaixotasun bakana da, UBE3A genea garunean adierazten ez denean edo kodetzen duen proteina akastuna denean garatzen dena. UBE3A E3 ubikitina ligasa bat da, alegia, bere ituei ubikitina deitzen den proteina txiki bat itsasteaz arduratzen da. AS gaur egun sendabiderik ez duen gaixotasuna denez, tratamendu berri bat lortzea da gure helburu nagusia. Horretarako, UBE3Aren kontrako funtzioa du(t)en deubikuitinasa(k) (DUBak) identifikatu eta inhibituko ditugu. DUB horiek identifikatzeko bi hurbilketa proposatzen ditugu: (i) eulien garunean UBE3Arekin elkarrekiten duten proteinak identifikatzea, eta (ii) AS sagu ereduen burmuinean UBE3Aren substratuak identifikatzea. Behin DUBa(k) identifikatuta, inhibituko dira, ASren sintomak leheneratu diren egiaztatzeko.

Downloads

Argitaratua

2025-05-30

Aipuak nola egin

Paco Barrio, E., Ramirez, J., Osinalde, N., Presa, N., Atxa, A., & Mayor, U. (2025). UBE3A ubikitina ligasaren funtzioa indargabetzen duten deubikitinasak identifikatzea eta inhibitzea Angelman sindromea tratatzeko estrategia terapeutiko gisa. IkerGazte. Nazioarteko Ikerketa Euskaraz, 4, 161–168. https://doi.org/10.26876/ikergazte.vi.04.19