Ahozko Handia: murgiltze ereduko ikasleen estrategia elebidunak eta gaitasun soziolinguistikoa indartzeko aukera

Egileak

  • Amaia Rodriguez-Aguirre Université Bordeaux Montaigne eta UPV/EHU

DOI:

https://doi.org/10.26876/ikergazte.vi.01.07

Gako-hitzak:

Ahozko Handia, murgiltze eredua, hizkuntzen trataera bateratua, sekuentzia didaktikoa, estrategia elebiduna

Laburpena

Lan honetan Baionako Bernat Etxepare lizeoko ikasleekin Ahozko Handia (AH) proba elebiduna lantzeko Sekuentzia Didaktiko (SD) baten esperimentazioa aztertuko da. Proba hori bi kidez osatutako epaimahai baten aitzinean gauzatzen da: epaimahaikide bat euskal gaietan aditua da eta bestea ez da euskalduna. Gure lanean ikasleek egoera komunikatibo horri erantzuteko behar dituzten gaitasun elebidun eta soziolinguistikoak lantzeko SD elebidun bat diseinatu eta esperimentatu dugu eta ondoko analisian ikusi dugu ikasleen ekoizpenetan estrategia elebidunak garatuagoak direla eta egoeraren irakurketa osatuagoa dela. Ondorioz, argudiatuko dugu SDak baliagarri direla murgiltze ereduko ikasleek AHn eta egunerokoan beharko dituzten gaitasun elebidun eta soziolinguistikoak lantzeko.

Downloads

Argitaratua

2025-05-30

Aipuak nola egin

Rodriguez-Aguirre, A. (2025). Ahozko Handia: murgiltze ereduko ikasleen estrategia elebidunak eta gaitasun soziolinguistikoa indartzeko aukera. IkerGazte. Nazioarteko Ikerketa Euskaraz, 1, 61–68. https://doi.org/10.26876/ikergazte.vi.01.07