Adimen Artifiziala Joko Patologikoaren Arriskua Aurresateko

Egileak

  • Xabier Larrayoz IXA - Hitz
  • Arantza Casillas IXA - Hitz
  • Alicia Pérez IXA - Hitz

DOI:

https://doi.org/10.26876/ikergazte.vi.03.01

Gako-hitzak:

Arrisku goiztiarraren iragarpena, Hizkuntzaren Azterketa eta Prozesamendua, Klaseen desoreka, Ikasketa sakona, Osasun mentala

Laburpena

Lan honetan, ikasketa neuronal sakonean oinarritutako adimen artifizialeko teknikak proposatzen ditugu, sare sozialetan ludopatiaren arrisku-zantzuak goiz detektatzeko. Horretarako, erabiltzaileen mezuen sekuentziak aztertzen dira, testuetan latente dauden seinaleak identifikatzeko. Erronka nagusietako bat datuen klase-desoreka da, ludopatia duten erabiltzaileen multzoa kontrol multzoa baino 13 aldiz txikiagoa baita. Horri aurre egiteko, Doitasuna eta Estaldura orekatzeko lagin-aukeraketa estrategia bat garatu dugu. Gainera, denboran zehar mezuen bilakaera modelatzeko sistema bat diseinatu dugu, arrisku-zantzuak ahalik eta mezu gutxien bidez detektatzeko helburuarekin. Gure ekarpenak ‘Hizkuntzaren Azterketa eta Prozesamendua’ arloan kokatzen dira, medikuntzaren domeinurako aplikazioekin.

Downloads

Argitaratua

2025-05-30

Aipuak nola egin

Larrayoz, X., Casillas, A., & Pérez, A. (2025). Adimen Artifiziala Joko Patologikoaren Arriskua Aurresateko. IkerGazte. Nazioarteko Ikerketa Euskaraz, 3, 13–18. https://doi.org/10.26876/ikergazte.vi.03.01