Ekitatea eta tratu berdintasuna Gizarte Zerbitzuen Euskal Sisteman. Etxez Etxeko Laguntza zerbitzuaren kasu azterketa
DOI:
https://doi.org/10.26876/ikergazte.vi.02.02Gako-hitzak:
Gizarte Zerbitzuak, Ekitatea, Tratu berdintasuna, Etxez etxeko laguntza zerbitzuaLaburpena
Ikerketa honen helburua Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemak eskaintzen duen arretan ekitatea eta tratu berdintasuna bermatzen diren aztertzea izan da; zehazki, Etxez Etxeko Laguntza zerbitzua EAEko 9 udalerritan aztertuta. Zerbitzua EAEko herri guztietan eskaintzen da, baina alde nabariak daude herri bakoitzak zehaztutako baldintzen artean. Beraz, ezinbestekoa da ezberdintasunak identifikatu eta horien arrazoietan sakontzea. Ikerketak frogatutzat ematen du herrien artean zerbitzuaren eskaintzan dauden ezberdintasunek lekuan lekuko beharrei erantzuteko baino gehiago, udal bakoitzaren gaitasun eta borondatearen arabera sortu direla. Hala, Gizarte Zerbitzuen arreta baldintza ezberdinetan jasotzeak zaintzaren antolaketan duen eragina aztertzen jarraitzeko ekarpen argigarriak egin nahi ditu lan honek.
Lizentzia
Copyright (c) 2025 IkerGazte. Nazioarteko ikerketa euskaraz

This work is licensed under a Creative Commons Attribution-ShareAlike 4.0 International License.
