Hegaztien dibertsitatea Bizkaiko baso natural eta landaketa exotikoetan

Egileak

  • Unai Sertutxa Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
  • Lorena Peña Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
  • Ibone Ametzaga Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
  • Unai Ortega Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)

DOI:

https://doi.org/10.26876/ikergazte.v.05.41

Gako-hitzak:

biodibertsitate, eukalipto, pinu, espezie autoktono, baso egitura

Laburpena

Eukalipto landaketen azalera hazi egin da Euskal Herrian azken hamarkadetan. Galizian eta Portugalen egindako ikerketek erakutsi dute eukalipto landaketek hegaztien dibertsitate baxua dutela. Euskal Herrian, ordea, oso informazio gutxi dago gaiaren inguruan. Ikerketa honetan, hegaztien identifikazio eta kontaketa bidez, Bizkaiko hiru baso sistema garrantzitsuenak konparatu dira: baso naturalak (baso mixto atlantikoak eta haritz kandudunez osatutako hariztiak), eukalipto landaketak eta pinu landaketak. Gainera, hegaztietan eraginak dituzten basoen ezaugarriak identifikatu dira. Gure emaitzen arabera, hegazti dibertsitatea altuagoa da basoetan landaketetan baino eta zuhaitzen dentsitateak eta altuerak, eta landare aberastasunak hegaztien dibertsitatean eragina dute.

Downloads

Argitaratua

2023-05-09

Aipuak nola egin

Sertutxa, U., Peña, L., Ametzaga, I., & Ortega, U. (2023). Hegaztien dibertsitatea Bizkaiko baso natural eta landaketa exotikoetan. IkerGazte. Nazioarteko Ikerketa Euskaraz, 5, 325–332. https://doi.org/10.26876/ikergazte.v.05.41