Ingurumen-kutsaduraren isla jaioberrien lehen elikagaian: substantzia arrotzen analisia ama-esnean

Egileak

  • Inés Baciero Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
  • Maider Ayerra Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
  • Mikel Musatadi Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
  • Maitane Olivares Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
  • Ailette Prieto Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
  • Olatz Zuloaga Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)

DOI:

https://doi.org/10.26876/ikergazte.v.05.34

Gako-hitzak:

esposoma, xenobiotikoak, hidrolisi entzimatikoa, laginaren tratamendua, likido kromatografia

Laburpena

Gaur egun ezagutzen den gaixotasun anitz ingurumen-kutsadurari estuki lotuta dago. Kutsatzaile horien menpe egotearen eta horrek dakartzan osasun-arazoen ikerketari “esposoma” deritzo. Gorputzari arrotzak zaizkion substantziak (xenobiotikoak) eta euren metabolitoak milaka dira eta hainbeste konposatu batera aztertzea erronka handia da analisiaren ikuspegitik. Ondorioz, espektro zabaleko konposatuen analisiak mahaigaineratzen dira. Matrize gisa, ama-esnea jariakin biologiko interesgarria da, kutsatzaileak hor metatu eta, amaren esposizioa ez ezik, jaioberriarena ere ikertzeko balioko bailuke. Testuinguru horretan, lan honen helburua esnetan 187 xenobiotiko eta metabolito analizatzeko metodoa fintzea da, etorkizunean Ama-Esnearen Euskal Bankura dohaintzan emandako esnea aztertzeko.

Downloads

Argitaratua

2023-05-09

Aipuak nola egin

Baciero, I., Ayerra, M., Musatadi, M., Olivares, M., Prieto, A., & Zuloaga, O. (2023). Ingurumen-kutsaduraren isla jaioberrien lehen elikagaian: substantzia arrotzen analisia ama-esnean. IkerGazte. Nazioarteko Ikerketa Euskaraz, 5, 271–278. https://doi.org/10.26876/ikergazte.v.05.34