Gehigarri polimerikoen sintesia eta zementuaren hidratazioan daukaten eraginaren azterketa
DOI:
https://doi.org/10.26876/ikergazte.v.05.11Gako-hitzak:
Superplastifikatzaileak, Portland zementua, hidratazio-zinetikaLaburpena
Zementuan oinarritutako materialen propietateak hobetzeko, PCE (polycarboxylate ether) deituriko gehigarri polimerikoak erabiltzen dira. PCEek zementu-pastaren maneiukortasuna hobetzeaz gain, zementuaren hidratazioa atzeratzen dute. Lan honetan egitura desberdinak dauzkaten PCEak sintetizatu ditugu erradikal askeen bidezko polimerizazio bidez, ondoren Portland zementu (OPC) batek eta zementu horren fase kristalino nagusiek daukaten eragina aztertu da. Ikusi da, OPCaren hidratazioaren atzerapena karboxilato-dosiarekiko proportzionala dela, eta PCE guztiak kurba nagusi batera doitu daitezkeela. Fase kristalinoak banaka aztertzean, aldiz, ez da hori betetzen, eta albo-katearen luzera bakoitzak bere kurba propioa daukala ikusi da.
Lizentzia
Copyright (c) 2025 Aitor Barquero, Sara Beldarrain, Alejandro Herranz, Edurne Erkizia, Jorge Sanchez-Dolado, Jose Ramon Leiza

This work is licensed under a Creative Commons Attribution-ShareAlike 4.0 International License.
