Gehiegizko pisuaren eta obesitatearen historia elikadura-jokabidearen nahasmendu murriztaileetan: berrikuspen sistematikoa

Egileak

  • Tamara E. Gomez Castellon Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
  • Oihana Aguirreurreta Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
  • Eva Pereda-Pereda Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)

DOI:

https://doi.org/10.26876/ikergazte.v.04.10

Gako-hitzak:

elikadura-nahasmenduak, Anorexia Nerbiosoa, Anorexia Nerbioso Atipikoa, gainpisua, obesitatea

Laburpena

Ezer gutxi dakigu obesitatearen edo gehiegizko pisuaren eta elikadura-jokabidearen nahasmendu murriztaileen arteko loturari buruz. Kasu horien prebalentzia, sintomatologia, garapena eta nahasmenduaren ezaugarri klinikoak aztertzeko PRISMA prozeduran oinarrituta 18 artikulu berrikusi ziren. Emaitzen arabera, elikadura-jokabidearen nahasmendu murriztailea duten pertsonen artean, gainpisua edo obesitate historia ohikoagoa da gizonengan emakumeengan baino. Horrez gain, gainpisua eta obesitate historia gehiago agertzen da anorexia nerbioso atipikoa duten pertsonengan anorexia nerbiosoa dutenengan baino. Anorexia nerbioso atipikoa duten pertsonak pisu handiagoarekin identifikatzen dira, baina horien sintomatologia, amenorrea eta ondorioak ez dira inoiz gainpisua edo obesitatea izan ez duten kasuenak baino larritasun gutxiagokoak. Emaitzek elikadura-jokabidearen nahasmenduen identifikazioan pisu-historia kontuan hartzearen garrantzia azpimarratzen dute.

Little is known about the relationship between overweight or obesity and restrictive eating disorders.
This systematic review aimed to analyse their prevalence, symptomatology, development and clinical
characteristics of these cases. Based on the PRISMA guidelines, we reviewed 18 articles. According to
the results, among people with a restrictive eating disorder, a history of overweight or obesity is more
common in men than women. In addition, a history of overweight or obesity is more common in people
with atypical anorexia nervosa than in people with anorexia nervosa. People with atypical anorexia
nervosa are identified with a higher weight, but their symptomatology, amenorrhoea and sequelae are
no less severe than in those who have never been overweight or obese. The results underline the
importance of considering weight history in identifying eating disorders.

Downloads

Argitaratua

2023-05-09

Aipuak nola egin

Gomez Castellon, T. E., Aguirreurreta, O., & Pereda-Pereda, E. (2023). Gehiegizko pisuaren eta obesitatearen historia elikadura-jokabidearen nahasmendu murriztaileetan: berrikuspen sistematikoa. IkerGazte. Nazioarteko Ikerketa Euskaraz, 4, 83–90. https://doi.org/10.26876/ikergazte.v.04.10