Zeoliten diskriminazioa olefinak ekoizteko CO2-aren hidrogenazioaren bitartez
DOI:
https://doi.org/10.26876/ikergazte.v.03.01Gako-hitzak:
Olefinak, CO2, zeolita, hidrogenazioa, klima-aldaketaLaburpena
Klima-aldaketari aurre egiteko teknologien artean, CO2-a bahitu eta erabiltzeak zeregin handia izango du. Ildo horretan, olefinak (plastikoak ekoizteko balio erantsiko lehengaiak) CO2-tik abiatuta sintetizatzea eman beharreko pausu da. Lan honetan, CO2-aren hidrogenazioa olefinak ekoizteko aztertu da. Espreski, metanola bitartekari duten prozesuetan katalizatzaileek duten zeregina. SAPO-11, -18, -34 eta HZSM-5 zeolitak aztertu dira, haien egitura eta azidotasunak duten eragina behatuz. SAPO-34 zeolita egokiena da olefinen errendimendu nabarmena lortzeko, horien hautakortasun altua (> %75) lortuz In2O3-ZrO2 katalizatzailearekin batera erabiltzean.
Lizentzia
Copyright (c) 2023 Ander Portillo, Onintze Parra, Javier Ereña, Andrés T. Aguayo, Ainara Ateka

This work is licensed under a Creative Commons Attribution-ShareAlike 4.0 International License.
