Komunikazioko graduko euskal ikasleen matematika-antsietatea neurtzeko RMARS galdetegiaren euskarazko bertsioaren garapena

Egileak

  • Miren Berasategi Zeberio Deustuko Unibertsitatea (DU)

DOI:

https://doi.org/10.26876/ikergazte.v.02.21

Gako-hitzak:

matematika-antsietatea, datu-kazetaritza, alfabetatze digitala, komunikazio-hezkuntza

Laburpena

Datuek gero eta presentzia handiagoa duten egungo errealitate konplexua ulertzeko gaitasunari eragiten dioten faktore mugatzaileen artean kokatzen da matematika-antsietatea. Kazetariek datuetan oinarritutako informazioaren zabalkundean jokatzen duten bitartekari paper nabarmena dela eta (Kovach eta Rosenstiel, 2014), ikerketa-objektu esanguratsua dira, bereziki zabaldua egonik kazetaritzako ikasleak “matematikarekin txarrak” direla (Bradshaw, 2018; Maier, 2002). Ikerlan honek Deustuko Unibertsitateko Komunikazioko graduko 185 ikasleren matematika-antsietatea neurtzen du, eta antsietate honek haien matematika-errendimendua zein neurritan oztopatzen duen. Aldi berean, neurketa hori egiteko euskarazko tresna proposatu eta balioztatzen du, euskal hiztunek ohikoa ez den hizkuntzan matematikekin aritzean jasan dezaketen antsietate gehigarria saihestu eta hizkuntza-aldaketaren eragina ikertzeko helburuz.

Downloads

Argitaratua

2023-05-09

Aipuak nola egin

Berasategi Zeberio, M. (2023). Komunikazioko graduko euskal ikasleen matematika-antsietatea neurtzeko RMARS galdetegiaren euskarazko bertsioaren garapena. IkerGazte. Nazioarteko Ikerketa Euskaraz, 2, 169–176. https://doi.org/10.26876/ikergazte.v.02.21