Kontrol banandu aurreratuan oinarritutako HAIRL emisometroaren automatizazioa
DOI:
https://doi.org/10.26876/ikergazte.v.03.23Gako-hitzak:
Kontrol banandu aurreratua, Automatizazioa, Datu-jasoketaLaburpena
Sistemen mantenua eta hobekuntza erronka da bai industria, baita zientzia arloetan ere. Gaur egungo teknologiaren garapenak ahalbidetzen du sistemak diseinatzea kontuan izateko bi faktore horiek, hots, sistema modularrago, independenteago eta bananduago egituratzen. ITER laborategia da egungo kontrol-paradigmen erreferenteetako bat, zeinak haren filosofiari buruzko lan ugari argitaratu dituen. Horiek jarraituz Euskal Herriko Unibertsitateko emisometria infragorriko laborategiaren eguneraketa egin da. Laborategi horren muina den HAIRL emisometroaren egoera eta funtzionamendua aztertu ostean, gailuaren hardwarearen eta softwarearen berrikuntza burutu da. Eguneraketaren bidez instrumentu modularra lortu da, datuen eskuragarritasuna bermatzen duena eta urrunetik arriskurik gabe kontrola daitekeena.
Lizentzia
Copyright (c) 2023 IkerGazte. Nazioarteko ikerketa euskaraz

This work is licensed under a Creative Commons Attribution-ShareAlike 4.0 International License.
