Hiri-lurzoruetako metalen eta metaloideen edukiaren eta bioeskuragarritasunaren ebaluazioa
DOI:
https://doi.org/10.26876/ikergazte.v.05.33Gako-hitzak:
lurzoruak, metalak, metaloideak, bioeskuragarritasuna, SBETLaburpena
Hirietako lurzoruek zenbait metal izan ditzakete, horietatik batzuk toxikoak direlarik. Metalak eta metaloideak giza-gorputzean sar daitezke, inhalazio, ingestio edo azaleko absortzioaren bidez. Kontuan izanda 1 eta 12 urte bitarteko haurren eguneko batezbesteko ingestio-dosia 200 mg·egun-1 dela, digestio prozesuaren bidez lurzorutik barneratu daitezkeen metalak determinatzeko in vitro metodologia desberdinak proposatu dira. SBET (Simplified Bioaccessibility Extraction Test) metodoak gizaurdaileko baldintzak simulatzen ditu. Ikerketa honetan 27 lurzoru-lagin bildu dira Donostiako aisialdiguneetan, metal eta metaloideen (Fe, Ni, Zn, As, Cr, Cd eta Pb) bioeskuragarritasuna ebaluatzeko. Aztertutako elementu guztien kontzentrazioa Lurzoruen Legeko (4/2015) Ebaluazio Balio Adierazgarrien (B-EBA) azpitik agon arren, SBET metodoak Zn, Pb eta Cd metal bioeskuragarrienak
bezala identifikatzea ahalbidetu du.
Lizentzia
Copyright (c) 2023 IkerGazte. Nazioarteko ikerketa euskaraz

This work is licensed under a Creative Commons Attribution-ShareAlike 4.0 International License.
