Ebaluazio meta-enpirikoa unibertsoaren hasierako iruditegian. Inflazio kosmikoaren bideragarritasuna

Egileak

  • Beñat Monfort Urkizu Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU/UPV)

DOI:

https://doi.org/10.26876/ikergazte.v.01.14

Gako-hitzak:

Teoria Baieztapena, Ebaluazio Meta-Enpirikoa, Inflazio Kosmikoa, Teoria Alternatiboak

Laburpena

Fisika teorikoaren eta esperimentalaren arteko urruntze progresiboaren ondorioz, teoria fisiko garaikideen baieztapen enpirikoa zailtzen joan da, eta honek aldaketa bat sortu du teoria hauek ebaluatzeko moduan. TeoriaMeta-Enpirikoen Ebaluazioa (MEA, ingelesezko siglengatik) zailtasun honetan zentratzen da teoria garaikideen bideragarritasuna aztertzeko, fisikariek garatutako metodo berriak modu deskriptibo batean azaleratuz. IkerGazteko aurtengo kongresuan fisikoki garrantzitsua den kasu zehatz batean – Inflazio Kosmikoan – zentratuko naiz, teoria hau MEAra nola egokitzen den ikertzeko. Nire tesi nagusia ondokoa da: MEAk ondo islatzen du fisikari teoriko gehienek Inflazio Kosmikoan duten konfiantza, baina ez dute honen bideragarritasuna bermatzen. Ideia hau defendatzeko 2013an, Planck satelitearen emaitzak argitaratzean, sortu zen eztabaidan oinarrituko naiz.

Downloads

Argitaratua

2023-05-09

Aipuak nola egin

Monfort Urkizu, B. (2023). Ebaluazio meta-enpirikoa unibertsoaren hasierako iruditegian. Inflazio kosmikoaren bideragarritasuna. IkerGazte. Nazioarteko Ikerketa Euskaraz, 1, 115–120. https://doi.org/10.26876/ikergazte.v.01.14