Zer dio isiltzen denak isiltzen denean? Euskal gatazkaren auzian kontatu gabeen eta kontatu ezinen bilduma bat. Hutsuneetatik abiatutako berreraikuntza posible bat: isiltasun behartuak eta isiltasun hautatuak
DOI:
https://doi.org/10.26876/ikergazte.v.02.24Gako-hitzak:
isiltasuna, gatazka armatuak, antropologia feminista, indarkeria, erresistentziakLaburpena
Euskal gatazka osteko garaiotan ondorioak aztertzen eta, batzuetan, arazten ari dira eragile, erakunde eta abarrak. Baina badira oraindik ere astun sentitzen diren isiltasunak. Hutsunerik nabarmenena andreen bizipenena da. Ez daude ez kontakizun ofizialetan, ez hegemonikoetan eta kostata herrigintzatik sortutakoetan. Horren egiturazko arrazoia aztertuko dugu artikulu honetan. Eta ikusi zerk eragin dien gatazkan inplikatuta senide edo lagunak izan dituzten andreei isilik mantentzen. Batzuetan, instituzioek —erakunde zein epai bideek— behartuta mututu dira; beste batzuetan, gizarteak edota familiak hala aginduta. Baina euren burua eta ingurukoena babesteko ere isildu dira. Hau da, inposizioa bezainbat erresistentzia bide izan da isiltasuna, eta hori interpretatzeko, beste era batera entzutea besterik ez dago.
Lizentzia
Copyright (c) 2023 IkerGazte. Nazioarteko ikerketa euskaraz

This work is licensed under a Creative Commons Attribution-ShareAlike 4.0 International License.
