Kode-alternantziaren erabilera euskara-gaztelania gazte elebidunengan
DOI:
https://doi.org/10.26876/ikergazte.v.01.08Gako-hitzak:
Kode-alternantzia, gazte-hizkera, elebitasuna, hizkuntza-erabileraLaburpena
Euskal gazteen hizkerarekin batera, azken urteetan kode-alternantzia (KA) fenomenoak arreta jaso du. Azterlan honen xedea da euskara-gaztelania gazte elebidunen KAren erabilera aztertzea eta horretan eragin dezaketen zenbait faktore identifikatzea: hiztunen lehen/etxeko hizkuntza (H1), euskara/gaztelania gaitasuna eta testuinguru soziolinguistikoa (jaiolekuaren arabera). Horretarako, KAren erabileran eta jarreretan sakondu nahian 2022an diseinatu nuen online galdetegitik jasotako erantzunak baliatu ditut, hain zuzen ere 18-30 urte bitarteko 244 euskara-gaztelania gazte elebidunenak. Emaitzek erakutsi zuten KAren erabilera oso zabalduta dagoela euskal gazteengan eta horretan gazteen H1ak, testuinguru soziolinguistikoak eta euskara/gaztelania gaitasunak eragiten dutela.
Lizentzia
Copyright (c) 2023 IkerGazte. Nazioarteko ikerketa euskaraz

This work is licensed under a Creative Commons Attribution-ShareAlike 4.0 International License.
