Adberbioak aztergai: kategoriaren auzia argitzeko zenbait gogoeta
DOI:
https://doi.org/10.26876/ikergazte.v.01.07Gako-hitzak:
Adberbioak, Gramatika-kategoriak, Morfosintaxia, EuskaraLaburpena
Adberbioak beste edozein gramatika kategoriaren parekotzat, hala nola, izenaren edo adjektiboaren parekotzat, jo izan dira gramatika tradizioan (euskararako, ikus Azkue, 1925; Lafitte, 1944; Euskaltzaindia, 1991, 2021; Hualde eta Ortiz de Urbina, 2003; Salaburu et al., 2011–2019). Alabaina, lan honetan erakutsiko dudanez, ikuspegi honek hainbat arazo teoriko dakartza. Arazo hauek hizkuntzalaritza orokorraren eremukoak diren arren, nik, euskaraz bereziki, adberbioez edo kidekoez egin diren sailkapenen azterketa kritikoa egingo dut. Hala, agerian geratuko da euskaraz adberbiotzat hartu diren elementuak gramatika kategorien teoriarako esanguratsuak izan daitezkeen hainbat alderdi erakusten dituztela, hala nola, beste kategoriekin duten antzekotasun formal eta funtzionala.
Lizentzia
Copyright (c) 2023 IkerGazte. Nazioarteko ikerketa euskaraz

This work is licensed under a Creative Commons Attribution-ShareAlike 4.0 International License.
