Konposatu per- eta polifluoratuen esposizioa haurtzaroan. Osasun publikoko estrategia esposomiko bat ikertzen
DOI:
https://doi.org/10.26876/ikergazte.v.05.15Gako-hitzak:
PFAS, LC-HRMS, Haurrak, PlasmaLaburpena
duten konposatu sintetikoak dira, 40ko hamarkadatik oso erabiliak izan dira kontsumo-ondasun anitzetan. Beren ezaugarri anfipatikoengatik, ia populazio guztiaren odol edo gernuan aurkitu ohi dira, dieta eta edateko ura izanik esposizio-iturri nagusiak. Milaka PFAS existitu arren, gutxi batzuk monitorizatu ohi dira, haiekiko esposizioa gutxietsi daitekeela iradokiz. Bestalde, maila subhilgarriekiko esposizio kronikoak umeetan osasun-arazoak eragin ditzake, hala nola, disrupzio endokrinoa edo ikasteko desgaitasuna. Hortaz, lan honen helburua PFAS espektro zabala kuantifikatzea da, Gipuzkoako 4 eta 8 urteko haurren plasman. Lortutako behin-behineko emaitzetan (n=450) denetariko PFASak topatu dira, kontzentrazio ezberdinetan, eta sexu eta adinaren arabera aldakorrak.
Lizentzia
Copyright (c) 2023 IkerGazte. Nazioarteko ikerketa euskaraz

This work is licensed under a Creative Commons Attribution-ShareAlike 4.0 International License.
