Gasteizko guraso euskal hiztunen Familia Hizkuntza Politikak seme-alaben sozializazio eleaniztunerako
DOI:
https://doi.org/10.26876/ikergazte.v.01.05Gako-hitzak:
Gasteiz, Euskara, Hizkuntzen biziberritzea, Familiako Hizkuntza Politikak, Hizkuntza sozializazioa, AgentziaLaburpena
Haurrak eleaniztun sozializatzerakoan Gasteizko familia euskal hiztunetan gurasoek nolako Familia Hizkuntza Politikak egiten dituzten aztertzeko ikerketa bat proposatu nahi da lan honetan. Horretarako, Familiako Hizkuntza Politikei (FHP), hau da, gurasoen ideologia, estrategia zein praktika linguistikoei arreta berezia eskainiko zaie euskara, gaztelania eta ingelesari erreparatuz. Horrez gain, hizkuntza sozializazio prozesuetan seme-alaben agentzia aztertu nahi da; horretarako, haurren hizkuntza praktikak ere aztergai izango dira. Datu-bilketarako baliatuko diren ikerketa-tresnak hurrengoak izango dira: eztabaida-talde bat, banakako elkarrizketa erdi-gidatuak eta behaketa zuzen eta parte-hartzaileak. Bukaeran, ildo bereko zenbait aurrekari kontuan hartuta aurreikuspen batzuk aurkeztuko dira.
Lizentzia
Copyright (c) 2023 IkerGazte. Nazioarteko ikerketa euskaraz

This work is licensed under a Creative Commons Attribution-ShareAlike 4.0 International License.
