Euskal Ekonomia Itunaren alde ezkutua: Finantza-harremanak euskal erakundeen egunerokotasunean
DOI:
https://doi.org/10.26876/ikergazte.v.02.13Gako-hitzak:
Ekonomia Ituna, finantza jarduera, erakundeen finantzazioaLaburpena
Ekonomia Ituna Euskal erakundeentzat berebiziko garrantzia duen tresna juridikoa da eta beraren bidez tributu eta finantza harrenamak arautzen dira. Itundutako tributuen bidez euskal erakunde eskudunek hauen bilketa eta araudiaz arduratzen dira eta doktrina eta jurisprudentziarentzat ez du inolako eragozpenik sortu honek. Aldiz, doktrina eta jurisprudentzia zati batentzat finantza harremanek ez dute lekurik Itunean eta ez dira barnebiltzen eskubide historikoek Itunari ematen dien babes bereziaren barnean. Lan hau iritzi hori baztertzen saiatuko da euskal erakundeek beraien egunerokotasunean azken urteetan hartu izan dituzten neurri ezberdinen zerrenda eginez eta erakutsiz finantza esparrua ere badela kontuan hartu beharreko Ekonomia Itunaren zati garrantzitsua.
Lizentzia
Copyright (c) 2023 IkerGazte. Nazioarteko ikerketa euskaraz

This work is licensed under a Creative Commons Attribution-ShareAlike 4.0 International License.
