Obesitatearen estigma osasun profesionalengan: literaturaren berrikuspena

Egileak

  • Tamara Evelin Gomez Castellon Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
  • Oihana Aguirreurreta Galarraga Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
  • Eva Pereda-Pereda Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)

DOI:

https://doi.org/10.26876/ikergazte.v.04.07

Gako-hitzak:

osasun-profesionalak, estigmatizazioa, obesitatea

Laburpena

Literaturaren berrikuspen honek osasun-profesionalen obesitatearen inguruko sinesmen eta jokabide estigmatizatzaileak aztertzea du helburu, jokabide horiek detektatzeko, kontzientziatzeko eta murrizteko. Bilaketa sistematikoan 31 artikulu aukeratu ziren. Emaitzek jakinarazi zutenez osasun-arloko profesionalek obesitateari buruzko ikuspegi estigmatizatua eta obesitatea duten pertsonenganako jarrera negatibo inplizitu eta esplizituak dituzte, hauen osasun fisiko eta psikologikoa kaltetuz. Etorkizuneko ikerketek osasun-profesionalen obesitatearen estigma desagerrarazteko esku-hartzeak jorratu beharko lituzkete eta psikologiako profesionalek obesitatea duten pertsonen osasun mentala sustatzeko terapia psikologiko eraginkorretan hezi beharko lirateke.

Downloads

Argitaratua

2023-05-09

Aipuak nola egin

Gomez Castellon, T. E., Aguirreurreta Galarraga, O., & Pereda-Pereda, E. (2023). Obesitatearen estigma osasun profesionalengan: literaturaren berrikuspena. IkerGazte. Nazioarteko Ikerketa Euskaraz, 4, 59–66. https://doi.org/10.26876/ikergazte.v.04.07