Emakume trikitilarien parte-hartzea XX eta XXI mende bitartean: analisi kuantitatiboa
DOI:
https://doi.org/10.26876/ikergazte.v.02.01Gako-hitzak:
Trikitixa, Genero ikerketa, Euskal kultura, PanderoaLaburpena
Emakumeen parte-hartzea trikitixan esponentzialki hazi da azken hamarkadetan, lehen gizonentzako jarduera esklusibo bat zen heinean, euskal kulturan errotutako beste hainbat fenomeno bezala. 1980ra arte oztopatutako eremu bat izanik, egun trikitilarien zenbatekoaren guztizkoaren zati nabarmen bat osatzen dute. Datu-banku ezberdinetako eduki analisia erabilita, artikuluak azken hamarkadetako hazkunde hori erakusten du, ezaugarri kuantitatiboen arabera. Gainera, trikitixa fenomenoa biko bezala hartzen da, eta, horregatik, soinu txikiaren eta panderoaren azterketa era banatuan ere burutzen da, aipatutako hazkundean perkusiozko elementura mugatzea emakumeen galarazpenerako bide ere izan delako.
Lizentzia
Copyright (c) 2023 IkerGazte. Nazioarteko ikerketa euskaraz

This work is licensed under a Creative Commons Attribution-ShareAlike 4.0 International License.
