Generoaren araberako obesitatearen estigmatizazioa
DOI:
https://doi.org/10.26876/ikergazte.v.04.04Gako-hitzak:
Gainpisua, Obesitatea, Generoa, Pisu-estigma, DiskriminazioaLaburpena
Pisu-estigmak alor ezberdinetan presente egoten jarraitzen du, obesitatea duten banakoak askotan estigmatizatuak izanik eta generoaren araberako ezberdintasun nabarmenak aurkiturik. Ebidentzia hori kontrastatzeko helburuarekin, hainbat datu-basetan gauzatutako bilaketetan oinarritu da berrikuspen hau, gainpisua edo obesitatea duten emakume eta gizonen estigmatizazio-bizipenak alderatuz. Emaitzek erakutsi dutenaren arabera, gehiegizko pisua duten emakumeek pisu-estigma bizitzeaz gain generoezberdintasunei ere aurre egin behar izaten diete. Aurkikuntza hauek bat egiten dute aurretik argitaratutako zenbait ebidentziekin, eta etorkizunerako ikerketa-ildoak proposatzen dira hauetatik abiatuta.
Lizentzia
Copyright (c) 2023 IkerGazte. Nazioarteko ikerketa euskaraz

This work is licensed under a Creative Commons Attribution-ShareAlike 4.0 International License.
