Ekosistema zerbitzuen ebaluazioa lurraldea-antolamenduan integratzen Urdaibaiko Biosfera Erreserban

Egileak

  • Unai Ortega Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
  • Ibone Ametzaga Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
  • Unai Sertutxa Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
  • Lorena Peña Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)

DOI:

https://doi.org/10.26876/ikergazte.v.05.43

Gako-hitzak:

Azpiegitura berdea, Sare ekologikoa, Ekosistema Zerbitzuak, Gutxieneko kostuaren ibilbide-metodoa

Laburpena

Habitaten fragmentazioa gure planetak bizi duen biodibertsitatearen galeraren arrazoi nagusietako bat da. Horrek eragin zuzena izan du ekosistemen funtzionamenduan eta, ondorioz, ekosistemen zerbitzuen (EZ) horniduran. Horregatik, Europako Batzordeak, 2013ko komunikazio batean, Azpiegitura Berdea (AB) kontzeptua ezarri zuen, biodibertsitatea, konektibitate ekologikoa eta kapital naturala babesteko helburuarekin. Ikerlan gehienek animalien mugimenduan oinarrituta ABak identifikatzen dituzte, EZen hornidura kontuan hartu gabe. Ikerlan honetan, AB identifikatzeko metodo berri bat aurkezten da, animalien mugimendua zein EZen hornidura kontuan harturik. Metodologia berria Urdaibaiko Biosfera Erreserban (UBR) inplementatu zen. Bertako ABa identifikatzeko xedeaz, bai espezieen mugimenduan oinarrituriko ikuspuntua eta bai EZetan oinarrituriko ikuspuntua, biak integratu genituen kostu txikieneko bidea (least-cost path) deritzona erabiliz. Identifikatutako ABak UBRaren azaleraren %36 hartu zuen. EZ hornidura kontuan hartu izanari esker, ekosistema garrantzitsuak sartu ziren amaierako ABan, hala nola larre-belardiak eta padurak. Lortutako informazioa baliagarria izan daiteke erreserbako naturaguneetan lan egiten duten organizazio eta erakundeentzat.

Downloads

Argitaratua

2023-05-09

Aipuak nola egin

Ortega, U., Ametzaga, I., Sertutxa, U., & Peña, L. (2023). Ekosistema zerbitzuen ebaluazioa lurraldea-antolamenduan integratzen Urdaibaiko Biosfera Erreserban. IkerGazte. Nazioarteko Ikerketa Euskaraz, 5, 341–348. https://doi.org/10.26876/ikergazte.v.05.43