Hiztun-dentsitate desberdineko lurralde-eremuen elkarreragina euskararen ahultze- eta indarberritze-prozesuetan

Hiztun-dentsitate desberdineko lurralde-eremuen elkarreragina euskararen ahultze- eta indarberritze-prozesuetan

Egileak

  • Asier Basurto Arruti Soziolinguistika Klusterra
  • Iñaki Iurrebaso Biteri UEMA

DOI:

https://doi.org/10.26876/Arnasguneak.2026.05

Gako-hitzak:

euskara, arnasguneak, bizileku-mugikortasuna, bizileku-mugikortasuna, nagusitasun-eremuak, dentsitate soziolinguistikoa, lurralde-dinamika soziolinguistikoak

Laburpena

Artikulu honek Hego Euskal Herriko hiztunen bizileku-mugikortasunak hizkuntzen erabileran dituen ondorio soziolinguistikoak aztertzen ditu. Horretarako, ECEPOV (INE, 2021) inkestan oinarritutako adierazle berriak sortu dira, hiztunen bizilekua, jaioterria eta gurasoen jatorria zona soziolinguistiko ezberdinen arabera erabilerari buruzkoekin gurutzatuz. Emaitzek erakusten dute arnasguneetako gaztelaniaren erabileran pisu handia dutela zona erdaldunagoetatik etorritako hiztunek, eta, alderantziz, erdararen nagusitasun handiko eremuetan euskara erabiltzen dutenen artean jatorria zona euskaldunagoetan duten hiztunek pisu esanguratsua dutela. Ondorioz, hiztun-komunitateak bere burua erreproduzitzeko gaitasunak baldintza espazial eta demografikoekin lotura zuzena duela baieztatzen da, eta lurralde arteko fluxuak hizkuntza-komunitatearen dinamika orokorraren elementu garrantzitsua direla.

Argitaratua

2026-07-15

Aipuak nola egin

Basurto Arruti , A., & Iurrebaso Biteri, I. (2026). Hiztun-dentsitate desberdineko lurralde-eremuen elkarreragina euskararen ahultze- eta indarberritze-prozesuetan. Arnasguneak Hizkuntza Gutxituen Biziberritzean. Nazioarteko Konferentzia, (1), 101–124; 249. https://doi.org/10.26876/Arnasguneak.2026.05
Loading...