Hiztun-dentsitate desberdineko lurralde-eremuen elkarreragina euskararen ahultze- eta indarberritze-prozesuetan
DOI:
https://doi.org/10.26876/Arnasguneak.2026.05Gako-hitzak:
euskara, arnasguneak, bizileku-mugikortasuna, bizileku-mugikortasuna, nagusitasun-eremuak, dentsitate soziolinguistikoa, lurralde-dinamika soziolinguistikoakLaburpena
Artikulu honek Hego Euskal Herriko hiztunen bizileku-mugikortasunak hizkuntzen erabileran dituen ondorio soziolinguistikoak aztertzen ditu. Horretarako, ECEPOV (INE, 2021) inkestan oinarritutako adierazle berriak sortu dira, hiztunen bizilekua, jaioterria eta gurasoen jatorria zona soziolinguistiko ezberdinen arabera erabilerari buruzkoekin gurutzatuz. Emaitzek erakusten dute arnasguneetako gaztelaniaren erabileran pisu handia dutela zona erdaldunagoetatik etorritako hiztunek, eta, alderantziz, erdararen nagusitasun handiko eremuetan euskara erabiltzen dutenen artean jatorria zona euskaldunagoetan duten hiztunek pisu esanguratsua dutela. Ondorioz, hiztun-komunitateak bere burua erreproduzitzeko gaitasunak baldintza espazial eta demografikoekin lotura zuzena duela baieztatzen da, eta lurralde arteko fluxuak hizkuntza-komunitatearen dinamika orokorraren elementu garrantzitsua direla.
Downloads
Argitaratua
Aipuak nola egin
Zenbakia
Atala
Lizentzia
Copyright (c) 2026 Asier Basurto Arruti , Iñaki Iurrebaso Biteri

This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial 4.0 International License.