UEUk euskal unibertsitario eta komunitate zientifikoaren euskarazko material mugatuaren arazoari irtenbide bat emateko konpromisoari jarraituz, baliabideak jartzen ditu euskal komunitate zientifikoaren garapenerako tresnak eskainiz. Gaur egun euskara hutsezko 3 aldizkari zientifiko daude aktibo UEUn, alor desberdinetako jakintzen komunikazio zientifikoa goi mailako bermeekin argitaratzeko prozedura eta garantiak eskaintzen dituztenak.
Aldizkariak
-
Uztaro. Giza eta gizarte-zientzien aldizkaria
Uztaro. Giza eta gizarte-zientzien aldizkaria 1990ean sortu zen, giza eta gizarte-zientziei buruzko artikuluak argitaratzeko helburuarekin. Argitaratzen dituen lanak honako arlo hauetakoak dira:
Antropologia eta etnologia, ekonomia eta enpresa, zientziak juridikoak, hezkuntza, psikologia, filosofia, komunikazio eta kazetaritza, zientzia politikoak, soziologia eta gizarte-lana, soziolinguistika, informazio- eta dokumentazio-zientziak, hizkuntzalaritza, literatura, itzulpengintza, ikasketa klasikoak, artea, historia eta geografia.
-
Arnasguneak hizkuntza gutxituen biziberritzean. Nazioarteko konferentzia
Euskal Herrian “arnasgune” deitutako eremu geografikoetan arreta jarri izan dute soziolinguistikak, hizkuntza politikak eta euskararen aldeko gizarte mugimenduak. Antzeko baldintzak dituzten eremuak “hiztun dentsitate altuko lurraldeak”, “hizkuntzaren gotorlekuak” edo “komunitate bernakularrak” bezala definitu izan dira Europan eta Munduan hizkuntza gutxituen eta gutxiengo linguistikoen alorrean.
Arnasguneak, hizkuntza gutxituen testuinguruetan, funtsezko espazio soziolinguistikoak dira, ahalbidetzen dutelako bertako hiztunek beste inon baino modu naturalagoan garatzea euren hizkuntza-ohiturak eta hizkuntza transmititzen jarraitzea. Bertan, hizkuntza gutxituaren erabilera nagusi da eta belaunaldi arteko transmisioa bermatzen da. Hizkuntza gutxituko hiztunentzat ingurune erosoak dira, diskriminazio eta menderakuntza egoeratik babesten direlako eta eguneroko komunikazioan sendo mantentzen direlako. Gune hauetan berezko dinamika soziolinguistikoak hizkuntza gutxituaren indartzea dakar, hizkuntza gutxitua erabiltzeko eta transmititzeko joera gailentzen da.
-
Osagaiz: osasun-zientzien aldizkaria
Osagaiz aldizkaria Osasungoa Euskalduntzeko Erakundearen (OEE) eta Udako Euskal Unibertsitatearen (UEU) elkarlanetik sortu da, osasun zientziei buruzko artikulu zientifikoak argitaratzeko eta ikerketa taldeen lanak ezagutzera emateko helburuarekin. Osasunarekin erlazionaturiko ikerkuntza mota guztiak hartuko ditu barne. Izan ere, aldizkariak osasun arloko euskal komunitate zientifikoak eginiko aurkikuntza zientifikoen transferentzia-tresna izatea du xede.
-
IkerGazte. Nazioarteko ikerketa euskaraz
Ikergazte kongresua UEUk bi urterik behin antolatzen duen diziplinarteko kongresua da. Euskal ikertzaile gazteak elkar ezagutzea, goi-mailako ikerketa euskaraz egiten dela erakustea, eta ikerketa horien emaitzak zabaltzea dira bere helburuak.
Kongresuaren informazio orokorra eta aurreko urteetako edizioetakoa helbide honetan aurkitu daiteke IkerGazte
-
Kondaira: euskarazko historia aldizkaria sarean
Kondaira aldizkarira, historia euskaraz lantzea ardatz duen aldizkari elektronikoa da. Proiektu honek, euskaldun historialarien eta orotariko historiazaleen topagune izan nahi du. Kondaira UEUko Historia Sailak sortu zuen 2003. urtean eta ia urte biko geldialdiaren ostean berriro ekin zion proiektuari. 2018 urtera arte ale bat atera du.
2023an atera du azken alea HISTORIALARI EUSKALDUNEN NAZIOARTEKO VI. TOPAKETAn aurkeztu ziren lanei zabalkundea emateko.