Terminologia Erreala Ikusgai egiten: Terminologia Sareak Ehunduz programa
PDF

Gako-hitzak

Terminologia erreala
erregistro espezializatuen garapena

Aipuak nola egin

San Martin, I. (2017). Terminologia Erreala Ikusgai egiten: Terminologia Sareak Ehunduz programa. Osagaiz: Osasun-Zientzien Aldizkaria, 1(1). Berreskuratua -(e)tik https://aldizkariak.ueu.eus/index.php/osagaiz/article/view/82

Laburpena

Terminologia Sareak Ehunduz 2007tik Euskal Herriko Unibertsitatean euskararen normalizaziorako terminologiaren garapenean eta finkapenean laguntzea helburu duen programa da. Terminologiaren azterketarako hurbilpen berrien oinari teoriko-metodologiko berrietan sustraitzen da eta ildo horretatik, terminologia-lana erabilera errealen deskripziotik abiatzen da. Helburuen artean barne hartzen ditu unibertsitateko aditu-irakasleen erabilerak deskribatzea, ikusgai egitea (Terminologia Zerbitzurako Online Sistema edo TZOS plataforman) eta adituen arteko sareak sortzea eta dinamizatzea. Horrez gain, normalizazio-ekimenetan parte hartzen duten eragileentzat kontsulta-gune  eguneratua eskaintzen du  terminoen inguruan erabakiak hartu aurretik.

PDF