Proprotein konbertasen eginkizunaren karakterizazioa glioblastoman eta molekula inhibitzaileen ebaluazioa agente terapeutiko gisa
.PDF

Gako-hitzak

Glioblastoma
Proprotein konbertasak
ma-zelulak

Aipuak nola egin

Idoate Herrera, U. (2025). Proprotein konbertasen eginkizunaren karakterizazioa glioblastoman eta molekula inhibitzaileen ebaluazioa agente terapeutiko gisa. Osagaiz: Osasun-Zientzien Aldizkaria, 9. Berreskuratua -(e)tik https://aldizkariak.ueu.eus/index.php/osagaiz/article/view/6047

Laburpena

Proprotein konbertasen eginkizunaren karakterizazioa glioblastoman eta molekula inhibitzaileen ebaluazioa agente terapeutiko gisa

Glioblastoma nerbio sistema zentraleko tumore gaizto ohikoena da. Gaur egungo tratamendu estandarra tumorearen erresekzio kirurgiko maximoan oinarritzen da, ondoren temozolomida eta erradioterapiarekin jarraituz. Hala ere, 2005etik tratamendu estandarra ez da aldatu, nahiz eta eraginkortasun oso mugatua duen, eta bataz beste 16 hilabetetako diagnostiko osteko biziraupena eskaintzen duen arren. Gaixotasunaren larritasunak eta gaur egungo eraginkortasun handiko tratamenduen faltak, glioblastomaren aurkako tratamendu berrien bilaketa premia garrantzitsu bezala ezarri dute.

Proprotein konbertasak (PCSK) subtilisin/kexin familiako proteasak dira eta tumoreen ugalketan, migrazioan, inbasioan eta metastasian parte hartzen duten proteina askoren aktibazioaz arduratzen dira. Ondorioz, entzima hauen inhibizioa alternatiba-farmakologiko berri gisa agertu da hainbat gaixotasun proliferatiboen tratamenduan. Lan honen helburua Biogipuzkoako Onkologia Zelular taldearen eta hauen kolaboratzaileen baitan sortutako proprotein konbertasa inhibitzaile berrien (A eta B konposatuak) potentzial antitumorala ebaluatzea da, glioblastomaren tratamendurako.

Lan honetan aurrera eramandako esperimentuetan, glioblastoma zelula-lerro konbentzionalak (U87MG, T98G eta U251MG) eta pazienteetatik eratorritako glioma ama-zelula lerroak (GNS166 eta GNS179) erabili dira. Ikerketatik eratorritako ondorio nagusiei dagokienez, ikusi da glioma pairatzen duten pazienteetan zenbait PCSKen (PCSK1, furin, PCSK5) gainadierazpena dagoela, eta haien gainadierazpen aglioma mota gaiztoagoekin eta pazienteen biziraupen txikiagoarekin lotuta dagoela. Gainera, lan honetan aztertutako PCSK inhibitzaile berriek efektu zitotoxiko esanguratsuak erakusten dituztela behatu da glioblastoma eta glioma ama-zelula lerroetan. Horrez gain, PCSK inhibitzaile berriek efektu antiproliferatibo eta proapoptotikoak erakusten dituztela begietsi da, eta zelula-zikloaren jarraipena G2/M fasean geldiarazten dutela. Glioblastomaren proteina eta gen espresioari dagokionez, PCSK inhibitzaile berriek gaixotasunaren gaiztotasunarekin lotutako geneen adierazpena murrizten dutela ikusi da eta baliteke proteina gaiztoena ere. Azkenik PCSK inhibitzaile berriek zelulen migrazioa murrizten dutela ikusi da aztertutako zelula lerroetan.

Ikerketa honen ondorio nagusia da A konposatuaren eta B konposatuaren efektu antitumoralak in vitro berretsi direla glioblastoma eta glioma ama-zelula laginetan. Ondorioz, proprotein konbertasa inhibitzaile hauek glioblastomaren tratamenduan agente terapeutiko gisa duten erabilera potentziala agerian jarri da.

.PDF
Creative Commons License

This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial 4.0 International License.

Copyright (c) 2025 Unai Idoate Herrera