Laburpena
-
- Sarrera eta helburuak
Iktus iskemikoa modu akutuan ematen den garuneko zirkulazioaren etena da1. Espainia mailan prebalentzia altua duen gaitza da eta gainera ezgaitasunaren lehen kausa ere bada2. Jakina da tratamendu goiztiarrak pronostikoa hobetzen duela, horregatik sortu zen Iktus Kodea: tratamendu goiztiarra bermatzeko jarduketa-plana. Tratamendu horrek fibrinolisia eta tronbektomia mekanikoa barne hartzen ditu.
Europar gidek gomendatzen dute pazientearengandik ordubete baino gutxiagora dagoen ospitaleren bat badago zeinetan tronbektomia mekanikoa egiten duten, pazientea zuzenean bertara bideratzea. Hala ere, gaur egungo iktus-planaren arabera, Bizkaian ez da horrela egiten3. Barrualde-Galdakao ESIko pazienteak lehenengo Galdakaoko ospitalera bideratzen dira eta ondoren, behar izatekotan, Gurutzetara. Hau horrela ematen da Galdakaon ez dagoelako tronbektomia mekanikoa egiteko aukerarik. Hortaz, lekualdatzeak kontuan hartuta Barrualde-Galdakao ESIko eta Gurutzeta ESIko pazienteen pronostikoen artean desberdintasunik dagoen ikertu da lan honetan.
- Material eta metodoak
Atzera begirako behaketa bidez, 2023. urtean Gurutzetako Ospitalean tronbektomia mekanikoa jaso zuten pazienteen egoera ikertu da: aurretiko egoera, errekuperazioa eta ondorengo pronostikoa (mRS eta NIHSS eskalen arabera). Laginaren azterketarako Google Driven kalkulu orriak duen pakete estatistikoa eta SPSSv23 programak erabili dira.
- Material eta metodoak
Guztira 185 paziente ikertu dira, 64 Galdakaotik artatuak eta 121 Gurutzetakoak. Denborei dagokienez, Galdakaotik lekualdatuak diren pazienteetan ez da tratamendua jasotzeko denboran atzerapenik ikusi. Aldiz, ikusi da Galdakaoko pazienteek fibrinolisi tratamendu gehiago jasotzen dutela. Gainera, fibrinolisi-erabilera horrek alta momentuko NIHSS zifra baxuagoekin lotura duela adierazi du. Honek esan nahi du Galdakaoko pazienteen egoera alta momentuan hobea dela. Gainera, alta momentuan mRS puntuazio baxuagoa dute. Hortaz gain, ondorengo hiru hilabeteetan ezgaitasun-maila txikiagoa ere adierazi dute Galdakaoko pazienteek (p= 0.048).
-
- Eztabaida
Emaitzetan deigarria da birkanalizazioa lortu arteko denboretan desberdintasunik ez egotea Galdakaoko pazienteek Gurutzetakoek egiten duen ibilbideaz gain beste lekualdaketa bat izanda. Hortaz, Gurutzetako ospitale-barneko iktus-kodea errebisatu beharko litzateke hobekuntza-eremuak bilatzeko. Gainera, genero perspektiba erdigunean jarriz, interesgarria litzateke ikertzea emakumezkoek esnatze-iktus gehiago izateak arrazoi konkreturik duen. Ildo berean, ikusi da gizonek ezker hemisferioko iktusak eta emakumeek eskuin hemisferiokoak dituztela. Honek isla izan dezake pazienteen pronostikoan.
Azkenik, pazienteen pronostikoari begira, Galdakaoko pazienteek lekualdatzeak sortutako denbora atzerapenengatik pentsa liteke pazientearen pronostikoa okerragoa izango dela. Itxura guztien kontra, emaitzetan ikusi da Galdakaoko pazienteek ez dutela denboretan atzerapenik izan. Are gehiago, alta momentuan NIHSS eta mRS emaitza hobeak lortu dituzte.
- Erreferentzia bibliografikoak
- Montero AF, Montero F, Meléndez H, Hernández S, Castellanos P, Mundial D. Día Mundial del Ictus [Internet]. Gob.es. [kontsulta, 23/10/2023]. Eskuragarri:
https://www.sanidad.gob.es/biblioPublic/publicaciones/recursos_propios/resp/revista_cdrom/VOL96/EDITORIALES/RS96C_202210084.pdf
- Informe Anual del Sistema Nacional de Salud 2020-2021 [Internet]. Gob.es. [kontsulta, 23/10/2023]. Eskuragarri:
https://www.sanidad.gob.es/estadEstudios/estadisticas/sisInfSanSNS/tablasEstadisticas/InfAnualSNS2020_21/INFORME_ANUAL_2020_21.pdf
- Eusko Jaurlaritzako Osasun Saila. Euskadin Iktusa duten Pazienteei Arreta emateko Plana [Internet]. Eusko Jaurlaritzaren Inprenta eta Erreprografia Zerbitzua; 2024. [kontsulta, 30/5/2024]. Eskuragarri:
https://www.euskadi.eus/contenidos/documentacion/doc_sosa_planictus/eu_def/Euskadin_Iktusa_duten_pazienteei_arreta_eman-3-.pdf

This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial 4.0 International License.
Copyright (c) 2025 Maialen Urruticoetxea Laconcha
