Clonazepamaren eraginkortasuna aho suminduaren sindromearen tratamenduan: errebisio bibliografikoa
.pdf

Gako-hitzak

Aho Suminduaren Sindromea
clonazepam
eraginkortasuna

Aipuak nola egin

Ruiz-Guerrero, A., Mendizabal-Iraeta, M., & Alberdi-Navarro, J. (2026). Clonazepamaren eraginkortasuna aho suminduaren sindromearen tratamenduan: errebisio bibliografikoa. Osagaiz: Osasun-Zientzien Aldizkaria, 9(2). https://doi.org/10.26876/osagaiz.2.2025.5212

Laburpena

Aho suminduaren sindromea (ASS) aho barruko sumindura edo disestesia-sentsazioa bezala definitzen da, egunero gutxienez 2 orduz errepikatzen dena, 3 hilabete baino gehiagoz eta klinikoki kausazko lesiorik gabekoa. Sindromearen fisiopatologia ez dago argi, eta ondorioz, ez dago guztiz eraginkorra den tratamendurik. Lan honen helburua da aho suminduaren sindromean clonazepamaren bidezko tratamenduaren eraginkortasuna aztertzea. Horretarako PubMed orrian “BURNING MOUTH SYNDROME” AND “CLONAZEPAM” bilaketa egin da. Barneratze- eta baztertze-irizpideak aplikatu ondoren, 17 artikulu ikertu dira. Ikerketen arteko heterogeneotasuna handia da, eta horrek zailtzen du artikuluak haien artean konparatzea. Artikulu bakoitzeko clonazepama agintzeko erabilitako jarraibideak eta emaitzak aztertzeko erak oso aldakorrak izan dira. Hala ere, clonazepama eraginkorra izan da ikerketa guztietan, batean izan ezik. Beraz, ondorioztatu da clonazepama eraginkorra dela aho suminduaren sindromea tratatzeko, baina ikerketa gehiago behar direla horren dosiak, jarraibideak eta tratamenduaren iraupena zehazteko.

https://doi.org/10.26876/osagaiz.2.2025.5212
.pdf
Creative Commons License

This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial 4.0 International License.

Copyright (c) 2025 Ainhoa Ruiz-Guerrero, Maialen Mendizabal-Iraeta, Javier Alberdi-Navarro