Laburpena
1. SarreraOrain bi urte hasitako pandemiak, ezpairik gabe, eragin anitz izan ditu ospitaleetako antolakuntza
orokorrean, baita unitate ezberdinen lan egiteko moduan ere. Zuzenean kolpatu duen unitateetako
bat, zainketa intentsiboetako unitatea izan da (ZIU). Donostiako Unibertsitate Ospitalearen (DUO)
kasuan, ZIUko ohe kopuruaren gehitzea behar izateaz gain, lan egiteko moduaren egokitzapen bat
eskatu du, unitatean lan gainkarga garrantzitsu bat sortuaz.