COVID-19ak oinarrizko osasun laguntzan izan duen eragina: Osasun etxe bateko erizain baten ikuspegia
PDF

Aipuak nola egin

Esain Nicuesa, M. (2022). COVID-19ak oinarrizko osasun laguntzan izan duen eragina: Osasun etxe bateko erizain baten ikuspegia. Osagaiz: Osasun-Zientzien Aldizkaria. Berreskuratua -(e)tik https://aldizkariak.ueu.eus/index.php/osagaiz/article/view/437

Laburpena

1. Sarrera
Saiatuko naiz erizain baten ikuspuntutik denbora guzti honetan bizi izan dudana azaltzen. Pandemia
iritsi baino lehenago oinarrizko osasun laguntzaren egoera ez zela batere ona aipatu nahiko nuke, eta
urteak generamatzan murrizketak salatzen. Hasteko, ez ziren baja guztiak ordezkatzen, ezta oporrak
edo prestakuntzarako orduak ere. Gainera, erretiroak ordezkatzeko ere arazoak ziren. Medikuen
kasuan profesionalen faltagatik zela esaten zuten, eta hala ere ez zen irtenbiderik bilatzen,baina
erizainon kasuan hori ez da egia izan azkeneko hilabeteak iritsi arte. Zuzendaritzatik hartutako
erabakiaizan zen, eta oraingo egoera horren ondorioa da.
Horrek hainbat ondorio ekarri ditu; biztanleriaren adina gora doa, eta gure pazienteak gero eta
zaharragoak dira, behar gehiagorekin, horregatik behar ditugu protokolo gehiago. Baina kupoak ez
dira txikitu eta diren beharretarako ez da langileon kopurua handitu.
Osasun hezkuntza gure lanaren zati bat da, oso garrantzitsua nire ustez baina taldeka egiten dena
prestatzeko, gehienetan etxean prestatu behar dugu.
PDF