Umeak Gidatutako Elikadura Osagarriaren metodoa osasun-zerbitzuetatik gomenda daitekeen estrategia al da?
PDF

Gako-hitzak

Haurtzaroa
elikadura osagarria
Umeak Gidatutako Elikadura Osagarria
arriskuak
gomendioak
osasun-zerbitzuak

Aipuak nola egin

Urkia Susin, I., Sanchez, A., Rada Fernandez de Jauregui, D., Martinez, O., & Maiz, E. (2021). Umeak Gidatutako Elikadura Osagarriaren metodoa osasun-zerbitzuetatik gomenda daitekeen estrategia al da?. Osagaiz: Osasun-Zientzien Aldizkaria, 5(2). https://doi.org/10.26876/osagaiz.2.2021.369

Laburpena

Elikadura osagarriari ekitea pauso garrantzitsua izaten da, haurtxoaren hazkuntza eta garapen egokia ematen ari dela bermatu behar baita. Azken hamarkadetan, koilara bidezko metodoa orokortu izan da haurtxoa elikatzeko. Hala ere, gaur egun geroz eta ezagunagoa egiten ari den metodo bat badago, Umeak Gidatutako Elikadura Osagarria (UGEO), ingelesezko Baby-Led Weaning (BLW) terminoaz aditzera eman dena. Metodo honek haurra bere kabuz elikatzea du oinarri, eskaintzen zaizkion elikagaiak (bere garapen-mailara egokitutakoak) eskuekin hartu eta hark erabakitzen duen erritmoan ahoratzea, alegia. Baina, gailentzen ari den metodo honek kezkak eta zalantzak ere sortu ditu, bai gurasoen artean baita profesionalen artean ere. Hori dela eta, galderetan oinarritutako literaturaren berrikuspen honek UGEO/BLW metodoaren onargarritasuna eta egokitasuna aztertzea du helburu, gizartean suertatzen diren ohiko zalantzei helduz, ikuspuntu zientifiko batetik erantzunak emateko asmoz. Era berean, osasun-autoritateek UGEO/BLWaren inguruan duten iritzia eta emandako gomendioak ere biltzen dira, gaiaren inguruko ikerketa gehiagoren beharra dagoela azpimarratuz.

https://doi.org/10.26876/osagaiz.2.2021.369
PDF