Gorputz-irudiaren eragina erditze osteko depresioan: berrikuspen sistematikoa
PDF

Gako-hitzak

Erditze osteko depresioa
gorputz-irudia
gorputz-asegabetasuna
berrikuspen sistematikoa

Aipuak nola egin

Biurrun Ascunce, O., Garcia Zaballa, U., Jimeno Martitegi, A., & Pereda-Pereda, E. (2021). Gorputz-irudiaren eragina erditze osteko depresioan: berrikuspen sistematikoa. Osagaiz: Osasun-Zientzien Aldizkaria, 5(2). https://doi.org/10.26876/osagaiz.2.2021.361

Laburpena

Erditze osteko depresioaren mundu-mailako prebalentzia % 10-20an estimaturik dago. Horrek osasun publikorako ardura bilakatu du. Gaur egungo gizartean gorputz-irudiari garrantzi handia ematen zaio, eta haurdunaldian, amatasun-prozesu horren bizipen intrintseko baten modura ulertzen denez, gorputzak izaten dituen aldaketei ez zaie arreta berezirik eskaintzen. Lan honen helburua da gorputz-irudiak erditze osteko depresioan duen eragina aztertzea. Lau datu-base elektronikotan bilaketak egin ostean, 16 artikulu hautatu ziren. Emaitzen arabera, gorputz-asegabetasunaren eta erditze osteko depresio-sintomen artean erlazio positiboa aurkitu zen, hots, gorputz-asegabetasuna zuten emakumeek erditze osteko depresioa pairatzeko aukera handiagoa zuten. Gorputz-irudiarekiko gogobetetzea sustatzea erditze osteko depresioaren prebentziorako baliabide interesgarri eta eraginkorra izan daitekeela uste da.


https://doi.org/10.26876/osagaiz.2.2021.361
PDF