Haurdunaldi eta edoskitzaroari lotutako bular patologiaren berrikuspena
PDF

Gako-hitzak

bular-patologia
haurdunaldia
edoskitzaroa
bular-ekografia
bular-minbizia

Aipuak nola egin

Saenz Aguirre, M., Gorriño Angulo, O., Legorburu Piedra, A., Santamaría Peña, M., & Udondo González del Tánago, M. (2020). Haurdunaldi eta edoskitzaroari lotutako bular patologiaren berrikuspena. Osagaiz: Osasun-Zientzien Aldizkaria, 4(2). https://doi.org/10.26876/osagaiz.2.2020.309

Laburpena

Lan honen helburua da haurdunaldi eta edoskitzaroan zehar ager daitezkeen bular-patologien aurkezpen kliniko-erradiologiko ohikoena eta paziente horien maneiu egokiena aztertzea.

Haurdunaldi eta edoskitzaroan zehar, gorputzeko maila askotan aldaketa fisiologikoak eragingo dituzten gorabehera hormonal nabariak gertatuko dira. Hormona-estimulu horien eraginpean diren ehunen artean bularra aurkitzen da, aldaketa fisiologikoez gain batzuetan patologia ere jasango duena. Garai horietan aurkitzen den bular-patologia gehiena onbera izango da, eta diagnostiko ohikoenen artean galaktozelea, mastitis infekziosoa, fibroadenoma eta edoskitzaroko adenoma ditugu. Horiek ezagutzea ezinbestekoa da edozein erradiologorentzat, patologia gaiztoarekin ez nahastu eta pazienteen maneiu kliniko egokia bermatzeko.

Diagnostikoa duten kasu gehienak sintomak agertzen dituzten emakumeetan aurkitzen dira, eta agerpen berriko lesio ukigarria da kontsulta-arrazoi nagusia. Bular-ekografia da paziente horien miaketan erabilitako aukerako teknika diagnostikoa; gainerako teknikak, berriz, soilik beharren arabera eta aurkikuntza ekografikoak osatzeko erabiliko dira.

Haurdunaldi eta edoskitzaroari loturiko bular-minbizia, patologia onbera baino askoz bakanagoa bada ere, gaur-gaurkoz minbizirik ohikoena da eta haren diagnostiko azkarra ezinbestekoa da, tumore-batzorde baten bitartez pazienteari ahalik eta atentzio azkarren eta osatuena bermatzeko.

https://doi.org/10.26876/osagaiz.2.2020.309
PDF