Euskarazko komunikabideak osasungintzan: Osatuberri aldizkariaren ibilbide luzea eta aurrekariak
PDF

Aipuak nola egin

Maioz, M. (2018). Euskarazko komunikabideak osasungintzan: Osatuberri aldizkariaren ibilbide luzea eta aurrekariak. Osagaiz: Osasun-Zientzien Aldizkaria. Berreskuratua -(e)tik https://aldizkariak.ueu.eus/index.php/osagaiz/article/view/154

Laburpena

Osatuberri euskarazko aldizkari bat da, Osakidetzaren Euskara Zerbitzu Korporatiboak bi hilean behin argitaratzen duena. Batez ere osasun-gaien inguruko artikuluak biltzen ditu (elkarrizketak, erreportajeak) baita Osakidetzan euskararen normalizazioaren alde egiten diren ekimenei buruzko informazioa ere. Argitalpenaren hartzaileak euskara-maila aurreratua (B2) duten edo euskara ikasten ari diren Osakidetzako langileak dira, eta, oro har, enplegatu euskaldunak. Osakidetzaz kanpoko hainbat tokitara ere iristen da: euskaltegietara, erakundeetara, unibertsitatera…—medi-kuntzako fakultatera eta erizaintzako eskoletara, esaterako—. Gainera, Osakidetzako erabiltzaileen esku egoten da itxarongeletan eta jende guztiarentzako guneetan. 5.000 aleko tirada du.

PDF