Orientazioa eta esparrua
Osagaiz aldizkarian osasun zientzien ikerkuntzan oinarritutako artikulu originalak argitaratuko dira. Osasun arloko profesionalei zuzenduta dago.
Adituen ebaluazio-prozesua
Bi ebaluazio maila egingo dira. Lehena erredakzio batzordeak aldizkarian argitaratzeko aproposa den erabakiko du. Behin baietza izanda pareen berrikuspena egingo da.
Aldizkariaren historia
Zientzia-tradizioa ez da Euskal Herrian naturaltasunez hazi eta hezi. Gure Herriak aspalditik bizi du normaltasun-ez bat gaur egunera arte diharduena eta horrek ez dio utzi garatzen berez lukeen heldutasun zientifiko propioa; zientzian, beste arlo askotan gertatzen den bezala, alegia. Bestalde, ikerkuntzen nazio-artetze beharrizana, aurkikuntza zientifikoak aitortuak izan daitezen eta jardunbide profesionalerako baliagarri izan daitezen, oztopo gehigarri bat izan da euskal zientzia-sorkuntzen bilakaerarentzat; horrek agerian uzten du ze gutxirako balio izan duen zientzia euskaraz egiteak. Gurean, berriz, izan dira eta badira, eragozpen guzti horiek gaindituz, naturaltasunez euskaraz ikertzen duten ikertzaileak eta nazioarteko aldizkarietan lanak plazaratzeaz gain ikerketa horien ezagutza beraien komunitate zientifikora zabaldu beharra ikusten dutenak. Erakunde batzuk ohartu dira euskarazko Corpus zientifiko egonkor bat sortzeak izan dezakeen garrantziaz. Zentzu horretan, Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) eta Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak (OEE) urte asko daramatzate aditu euskaldunen topagune izaten. Honen adibide dira natur zientzien topaketak, osasunari buruzkoak, Ikergazte kongresua edo OEEk urtez-urte antolatzen dituen biltzarrak. Beharrizan horren ondorio dira, baita ere, azken aldian plazaratu diren natur eta bizi-zientziei buruzko aldizkariak eta plataformak. Osasunaren inguruan, aldiz, bete beharreko hutsune bat dagoela atzeman dute UEUk eta OEEk eta beraien elkarlanetik hori uztartzeko sortu da aldizkariaren proiektua. Bertan, osasun zientziei buruzko artikulu zientifikoak argitaratu eta ikerketa taldeen lanak ezagutzera emango dira. Jakintza alor horretan eginiko aurkikuntza zientifikoen transferentzia-tresna izatea du xede. Aipatu nahi genituzke osasun arloak dituen berezitasun batzuk aldizkari honen oinarrian daudenak. Arlo honetako ikerketak askotarikoak izan daitezke, oinarrizkoak, klinikoak, epidemiologikoak etab.; oinarrizko ikerkuntzak ospitale edo kliniketatik kanpoko laborategietan egiten direlarik gehienbat. Hau da gure ikerlariek azpimarratzen dutena: ikerketa mota horiek aldendu samar daudela eta ondorioz bata bestearekiko duten erabateko ezezagutza nabarmena dela. Horrez gain, euskarazko osasun terminologia normalizatu beharra dago hizkuntza klinikoa gara dadin eta plataforma hau bitarteko eraginkorra izan daiteke horretarako. Gisa honetako aldizkari bat topagune ezin hobea izan daiteke behar den elkar ezagutza hori sustatzeko. Horrek bere biziko garrantzia du, abiapuntu egoki bat izan daitekeelako elkarlanak sortu eta osasun arloko euskal komunitate saretu eta indartu bat osatzeko. Bultzada eraginkorra izan daiteke, horrez gain, aspaldi gure artean diharduen arazo batentzat; alegia, osasun arloko profesionalak naturaltasunez euskaraz jardutea beraien egunekotasunean.