Katuen eta txakurren jabeen pertzepzio psikosozialak: animalien jabetzaren eragina aztertzen
.PDF

Gako-hitzak

bakardadea
gizarte-euskarria
maskotak
atxikimendua
ongizate mentala

Aipuak nola egin

Azkona Mendoza, G. (2026). Katuen eta txakurren jabeen pertzepzio psikosozialak: animalien jabetzaren eragina aztertzen. Osagaiz: Osasun-Zientzien Aldizkaria, 10(1). https://doi.org/10.26876/osagaiz.1.2026.6138

Laburpena

Artikulu honek maskotek ongizate mentalean, bakardadean eta gizarte-laguntzan duten eragina aztertzen du. Azken urteetan, maskoten presentziak ongizate psikologikoarekin duen harremanak interes zientifiko handia piztu du, nahiz eta ebidentzia ez den guztiz koherentea izan. Azterlan honetan Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan egindako inkesta baten datuak erabili ziren. Guztira 346 parte-hartzailek hartu zuten parte; horietatik % 70,5 emakumeak ziren, batez besteko adina 37 ± 14,7 urtekoa izan zen, eta % 50,9 maskotarekin bizi ziren. Ongizate mentala neurtzeko Warwick-Edinburgh Mental Well-Being Scale (WEMWBS), bakardadea ebaluatzeko UCLA Bakardadearen Eskala eta gizarte-euskarria aztertzeko Medical Outcomes Study Social Support Survey (MOS-SSS) erabili ziren. Konparazio-analisiak egin ziren maskotak dituzten eta maskotarik ez duten pertsonen artean, baita maskotaren espeziearen eta atxikimendu-mailaren arabera ere. Ez zen alde esanguratsurik aurkitu maskotak dituzten eta maskotarik ez duten pertsonen artean ongizate mentalean, bakardadean edo gizarte-euskarrian. Era berean, ez zen desberdintasun esanguratsurik identifikatu maskotaren espeziearen (txakurra edo katua) edo atxikimendu-mailaren arabera. Parte-hartzaile gehienek ongizate mental altua, gizarte-euskarri sendoa eta bakardade-maila baxua erakutsi zuten. Emaitza hauek iradokitzen dute maskoten eragina ongizate mentalean ez dela uniformea eta testuinguru pertsonal eta sozialaren araberakoa izan daitekeela. Etorkizuneko ikerketek lagin askotarikoagoak eta diseinu longitudinalak beharko lituzkete maskoten eta ongizatearen arteko harremana hobeto ulertzeko.

https://doi.org/10.26876/osagaiz.1.2026.6138
.PDF
Creative Commons License

This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial 4.0 International License.

Copyright (c) 2026 Garikoitz Azkona Mendoza