Odol-hodien aldaeren garrantzia arearen minbiziaren tratamenduan.
.PDF (Euskara)

Keywords

arearen minbizia
kirurgia
Odol-hodien aldaerak

How to Cite

Irazabal Iraurgi, I. (2025). Odol-hodien aldaeren garrantzia arearen minbiziaren tratamenduan. Osagaiz: Osasun-Zientzien Aldizkaria, 9. Retrieved from https://aldizkariak.ueu.eus/index.php/osagaiz/article/view/6054

Abstract

  1. Sarrera

Bareako minbizia gaixotasun hilkorrenetarikoa izaten jarraitzen du gaur egun, bost urterako biziraupen-tasa %10etik beherakoa baita. Izan ere, bareako adenokartzinomaren zeinu eta sintomak berantiarrak dira eta pazienteen gehiengoan gaixotasun aurreratuaren adierazle dira. Horren aurrean, kirurgia barearen minbizirako aukerako tratamendua izaten jarraitzen du, nahiz eta pazienteen %15-20 artean bakarrik izango diren kirurgiarako hautagai.

 

  1. Helburuak

Lan honen helburu orokorra barearen kirurgiarako garrantzitsuak diren odol-hodietako aldaera anatomikoak ezagutzea da. Bestalde, kasu klinikoetatik abiatuz anatomiaren ezagutzaren aplikazio klinikoak ikertuko dira.

Helburu zehatzak:

  • Berrikuspen sistematikoaren bidez barearen kirurgia baldintzatu dezaketen aldaera anatomikoak identifikatzea.
  • Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko Kirurgia Orokorreko eta Digestio-aparatuko Kirurgiako Zerbitzuan dagoen Barearen Kirurgia-unitatean artatutako pazienteen eta EHUko Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko emaileen gorpuetan barearen kirurgiarako esanguratsuenak diren odol-hodien deskribapena eta aldaerak identifikatzea.
  1. Material eta metodoak

Berrikuspen bibliografiko hau egiteko, PubMed bilaketa-aplikazioa eta Google Akademikoa erabili dira batez ere. Guztira, 48 artikulu erabili dira lana egiteko. Lanean zehar, EHUko Medikuntza eta Erizaintza fakultateko emaileen gorpuetan egindako disekzioak, Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko kirurgia-barneko kasuak eta OT bidezko odol-hodien berreraikuntzak gaineratu dira, anatomia teorikoa eguneroko anatomia praktikora hurbiltzeko asmoz.

  1. Ondorioak

Enbor zeliakoaren eta gibel-arterien aldaera anatomikoak ezagutzea eta identifikatzea funtsezkoa da mesokolon gaineko eskualdeko kirurgiak planifikatzeko, duodeno pankreatektomia zefalikoa barne, horrek interbentzioaren arrakasta guztiz baldintzatu baitezake. Michelsen sailkapenaren arabera, eskumako gibel-arteria goiko mesenterio-arteriatik eratortzea abdomeneko goiko aldeko odol-hodien aldaerarik ugariena da eta, arteriaren ibilbidean zehar barearekiko duen gertutasunagatik, honen lesioak gibeleko zein behazun-bideetako iskemia eragin dezake, gibel-hutsegitean bukatuz. Izan ere, ez-arauzko anatomiaren kirurgietan odol-galera handiagoak eta ZIUn ospitaleratzea luzatzeak deskribatu dira, ez-arauzko anatomiak zenbaitetan arteria-berreraiketa konplexuak eta kirurgia-denbora luzeagoak eskatzen baititu. Ildo horretan, Henleren zain-enborra eta bere adarrak identifikatzeak kirurgia-barneko odol-jario arriskua gutxitzen laguntzen du. Irudi-proben garapenak, aldaera anatomikoak zehaztasun handiagoarekin antzematera eramaten gaitu, baina, oraindik, odol-hodien aldaera anatomikoen deskribapen eta garrantzia-klinikoaren arloan ikertzeko bide luzea dago egiteko. Bitartean, anatomia teorikoa kirurgiara hurbiltzeko bideak aurrera jarraitzen du.

.PDF (Euskara)
Creative Commons License

This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial 4.0 International License.

Copyright (c) 2025 Iñigo Irazabal Iraurgi