Bihotz-gutxiegitasuna tratatzeko teknika kirurgiko berritzaileak
.PDF (Euskara)

Keywords

Bihotz gutxiegitasuna
tratamendu kirurgikoa
konpentsazio mekanismoak
bentrikulu birmoldaketa
asistentzia-gailuak
transplantea

How to Cite

Vega De la Puente, I. (2025). Bihotz-gutxiegitasuna tratatzeko teknika kirurgiko berritzaileak. Osagaiz: Osasun-Zientzien Aldizkaria, 9. Retrieved from https://aldizkariak.ueu.eus/index.php/osagaiz/article/view/6045

Abstract

Bihotz gutxiegitasuna (BG) bihotzaren egiturazko alterazioek edo alterazio funtzionalek eta, hauen kontrako konpentsazio mekanismoek eragindako odola ponpatzeko gaitasunaren asaldura da. BGk pazienteen bizi-kalitatean duen eragina aintzat hartuta, gaur egungo erronka mediko nagusietako bat BG tratamenduaren hobekuntzan ardaztea da. Errebisio bibliografiko honetan BG tratazeko teknika kirurgiko berritzaileak aztertu dira, hauen deskribapena, funtzionamendua, erabilera klinikoa, emaitzak, arriskuak eta hautaketa-irizpideak modu argi eta konparatuan azalduta.

Horretarako, azken hamarkadako bibliografia zientifikoa bildu eta aztertu da, PubMed, UpToDate eta ScienceDirect bezalako iturrietan oinarrituta.

Bihotz-Birsinkronizazio terapiaren eta Desfibrilatzaile Automatiko Ezargarriaren eraginkortasuna eta erabilera nabarmendu dira, baita mitral balbaren kirurgia edo bentrikulu morfologiaren errestauraziorako kirurgiak duten erabilera ere. Horrez gain, asistentzia gailuak eta bihotz- transplantea azken faseetako tratamendu gisa aztertu dira, hautaketa-irizpide zorrotzak eta baliabideak medio. Halaber, euspen mekanikoko gailu berriak ere jaso dira, nahiz eta oraindik ikerketa fasean egon.

Etorkizunari begira, BGren tratamenduan erabili daitezkeen kirurgia berritzaileek aukera handiak eskaintzen dituzte osasun zerbitzuen efizientzia hobetzeko eta paziente hauen bizi-kalitatean hobekuntza lortzeko. Berrikuntza teknologikoen garapenak gero eta indibidualagoa den kirurgia eskainiko du, erantzun klinikoa optimizatuz. Berrikuntza hauek bultzatzeko, beharrezkoa da ikerketan sakonki aritzea eta pazienteen hautaketa-irizpideak ezartzea. Etorkizun hurbilean BG pairatzen duten pazienteentzat itxaropenezko bidea izango dira errebisio bibliografiko honetan jorratzen diren teknika kirurgiko berritzaileen ikerketa.

Gako-hitzak: bihotz-gutxiegitasuna, tratamendu kirurgikoa, konpentsazio mekanismoak, bentrikulu birmoldaketa, asistentzia-gailuak, transplantea

.PDF (Euskara)
Creative Commons License

This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial 4.0 International License.

Copyright (c) 2025 Irama Vega De la Puente