Bioetika / Zainketa Aringarriak: Komunikazioaren garrantzia doluaren prozesuan
PDF (Euskara)

How to Cite

Izagirre, P. (2018). Bioetika / Zainketa Aringarriak: Komunikazioaren garrantzia doluaren prozesuan. Osagaiz: Osasun-Zientzien Aldizkaria. Retrieved from https://aldizkariak.ueu.eus/index.php/osagaiz/article/view/159

Abstract

Komunikazioa beti dago gure artean. Hau da, ez da posible ez komunikatzea (Paul Watzlawick eta komunikazio-axiomak). Beraz, berri mingarriak eman behar ditugunean edota bihozminaren aurrean gaudenean, gure komunikatzeko trebetasuna ezinbestekoa da. Horregatik, ahozkoa ez den komunikazioari garrantzi handia ematen diot; isiluneak, keinuak, begiradak, lekua, hartzen dugun denbora, plantea dezakegun enkoadraketa sistemikoa…

Horren inguruan sor daitezkeen zailtasunak aipatuko ditugu: isiltasunaren konspirazioa, ispilu efektua, ukazioa eta bakardade komunikatiboa. Galeraren aurrean gaudenean, entzuteko prest egon behar dugu, eta ez hainbeste hitz-jariokeria kontrafobikoan babestuz gure beldurra. Entzumen inkondizionalak emango digu pista, jakiteko non dagoen pazientea eta berarekin zer-nolako informazioa erabil dezakegun; itxaropena izango da gure makulu komunikatiboa. Ez aurreratuz heriotza psikosoziala egoera paliatiboan gaudenean. Horrela, erabakiz geratzen zaizkigun egun guztiak bizirik pasa nahi ditugula gure agurra guk geuk egiteko. Eta bestalde, abisatu gabe iristen zaigunean, itxaropena dagoela jakin behar dugu, modu horretan, maite dugun pertsona esker onez gogoratzeko eta ez soilik angustiaz.

PDF (Euskara)