Abstract
Artikulu honetan, osasun-zientzietako terminologia euskaraz lortzeko garatu ditugun método automatikoen berri ematen dugu labur-labur. Horretarako, erreferentziazko baliabide terminologiko bat hartu dugu abiapuntutzat (SNOMED CT) eta berori euskaratu dugu. Horretaz gain, etorkizunerako planteatzen ditugun lanak ere aurkezten ditugu, hala nola terminoen balidazioa eta osasun-txostenen itzulpen automatikoa.