Laburpena
Urtean bina gradu-amaierako lan zuzentzeko aukera ematen dugu Jose Ramon Furundarena Salsamendi eta Izaskun Zeberio Etxetxipia irakasleok, Donostia Unibertsitate Ospitaleko Hematologia Zerbitzuan.
Bosgarren ikasturteko ikasleek gradu-amaierako lana egiteko eskaera egin ondoren, bilera bat egiten dugu kurtso bukaeran. Urte horretan lau eskaera baino gehiago badaude, gaien eta interesaren arabera, zein lau ikaslerekin egitea adosten dugu.
Adostasunik ez balego, zozketaz aukeratuko genituzke gradu-amaiera lana Hematologian egiteko lau ikasleak.
Jose Ramon Furundarenak laborategiko gaietan edota hematologia ez onkologikoan oinarrituriko gradu-amaierako lanak proposatzen ditu; alegia, diagnostikoa, hemostasia eta odol-bankua sailetako gaiak.
Izaskun Zeberiok, aldiz, hematología onkologikoko gaiak jorratzen ditu; alegia, leuzemiak, sindrome mielodisplasikoa, linfomak, mielomak, transplante hematopoietikoa eta terapia zelularrari dagozkion proiektuak.
Gradu-amaierako lanak garatzeko moduak anitzak izan daitezke eta ikasleekin adosten dira: errebisio bibliografikoak, patología hematologikoa duten Donostia Ospitaleko paziente-multzoen azterketa, asistentzia- protokoloen azterketa eta proposamenak, pazienteentzat informazio materiala, eta abar.
Ikasturte hasieran kronograma bat adosten da eta, gutxienenez, hilean behin koordinazio bilera bat egiten da ikasle bakoitzarekin.
Horretaz gain, lanaren eta ikaslearen arabera, lana osatzeko koordinazio bilerak egiten dira.
Lanen emaitzak hematologia-biltzarren batean eta Hematologia Zerbitzuan aurkezteko aukera ematen zaie ikasleei.
Emaitzez gain, garrantzi handia ematen diogu ikasleek prozesuan zehar egiten duten bideari eta daukaten jarrera eta sormenari.

This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial 4.0 International License.
Copyright (c) 2025 Izaskun Zeberio Etxetxipia
